2015/11/10

5. edukiontzia Balmasedara heldu da

Super Organikoak gure hondakinak ondo sailkatzen eta edukiontzi berria ondo erabiltzen lagunduko digu.

-

Bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia Balmasedara iritsi da Super Organikoaren eskutik. Super heroi jator honek gure hondakinak ondo sailkatzen eta edukiontzi berria ondo erabiltzen lagunduko digu.

Balmasedako Udalak udalerriko herritarrei eta hondakin organikoen ekoizle txiki eta handiei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio plana jarri du martxan.

Plan honek zure kontsutak bideratu eta ekimen honetan izena emateko komunikazio bide ezberdinak jartzen ditu zure eskura:

Halaber, egon zaitez adi, izan ere, ekimenaren gaineko berriak sare sozialetan eta udaleko web gunean jakinaraziko baititugu.Gainera Super Organikoa kalean eta ospatuko diren foro informatiboetan ikusi ahal izango duzu. Foroetan edukiontzi berria zelan erabili eta zeintzuk diren bere abantailak azalduko ditugu.

Zergatik bosgarren edukiontzia?

Hondakin organikoak, gaur egun gure errefuxaren hondakin poltsaren %40 inguru dena, konposta egiteko aprobetxatu daitezke, ondoren, besteak beste, nekazaritza edo lorezaintzan erabili ahal izateko.

Gainera, sistema honek dirua aurreztea ahalbidetu du, hondakin organikoak bakarka kudeatzea birziklagarriak ez diren hondakinekin batera kudeatzea baino merkeagoa baita.

Zer bota daiteke konpost-ontzian?

Ondokoak bota ahal izango dira: leka, fruta, barazki, edo pasta hondakinak, landare hondakinak, fruta hezurrak, sukaldeko papera edo paperezko ezpainzapiak. Alabaina, ezingo dira bota haragi, arrain edo itsaski hondakinak, arrautza-oskolak, gazta, animalien janaria, lurra, pixoihalak edo zigarro-mutxikinak.

Nola parte-hartu dezakezu?

Kanpainan parte-hartzea guztiz boluntarioa da. Parte hartu gura duten familia eta ekoizleek Udalak martxan jarritako edozein kanaletatik egin ahal izango dute (bloga, emaila, telefonoa, informazio-puntuak…). Horretarako, beharrezkoa den materialen kit-a guztiz doan jasoko dute: 10 litroko ontzia, poltsa konpostagarriak eta kalean dagoen edukiontzia zabaldu ahal izateko giltza.

ZEURE PARTE-HARTZEA BEHAR DUGU!

Informazio gehiago jaso dezakezu Udaletik antolatu ditugun ondorengo foro eta informazio puntuetan:

  • Azaroak 13 17:00 – 20:00 San Severino Plaza Informazio puntua
  • Azaroak 18 18:30etan Kultur-Etxea Informazioa eta material banaketa
  • Abenduak 11 17:00 - 20:00 San Severino Plaza Informazio puntua
  • Abenduak 16 18:30etan Kultur-Etxea Informazioa eta material banaketa


Informazio gehiagorako:

balmaseda_bosgarren edukiontzia

Atzera